20.KORRIKA

Otxandion hasi eta Iruñean bukatu bitartean, furgonetako bozgorailuetatik gehien entzungo den abestia izango da. Iruñeko Udalari eskerrak adierazi dizkiote AEK eta Korrikatik, harreman oparo baten hasiera izango delakoan ‘Zirkorrika’ abestia izango da 20. Korrikako furgonetako bozgorailuetatik lasterkariak girotuko dituena. Gaur aurkeztu dute AEK eta Korrikako arduradunek Iruñeko Kondestable jauregian. Abestiaren egile eta interpreteetako batzuk ere izan dira bertan.
Musikari ezagunek hartu dute parte abestian. Xabier Zabala da musikaren egilea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea. Interpretazioan, aldiz, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean. Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia.

Iruzkinak